XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZKONTZEN ESTATISTIKA Ezkontzen estatistika da konplexuena, hiru erreferentzia alternatibo bait dauzka egitate jakin bat sartzeko erizpide bezala: @- senarraren ezkontza-aurreko bizilekua: ezkontide gizonezkoei buruzko taulek, ezkondu aurretik E. K. A.ko udalerriren batean bizi ziren ezkontzagileei buruzko informazioa jasotzen dute.

@- emaztearen ezkontza-aurreko bizilekua: aurreko erizpidearen baliokidea da, ezkontzagile emakumezkoen tauletan aplikatua.

- azkenik, ezkontzez iharduten duten taulak, famili egoitza E. K. A.an finkatzeaz gainera aurreko erizpideekin betetzen duten ezkontideetako edozeini erreferituak doaz.

1980an ezin aplika daiteke azken puntu hau, ez dagoelako informazio osorik, eta horrek beheranzko alborapen txiki bat sartzen du urtearteko konparazioetan baloratu behar diren datuetan.

Ematen den informazioak, azkenik, ezkongabe gizonezko eta emakumezkoen ezkonkortasunaren azterketa egiteko bidea ematen du.

HERIOTZEN ESTATISTIKA Heriotzen estatistikak, beren egoitza Euskadiko K. A.an zuten pertsonen heriotzak jasotzen ditu.

Noski, horien artean sartuak daude legezko terminotan abortu faltsu bezala definituen kasuak, jaioberriak bizi-zeinuren bat eman duenekoak alegia.

Aldiz, ez dira sartzen hilda jaioak.

Taula desberdinek eskaintzen dituzten datuek, gizonezkoen eta emakumezkoen heriotza-tasak aparte aztertzeko aukera ematen dute, jadanik gorago aipatutako eremu geografikoetan.